top of page
​
​
​
​
 
  • Hezurretako osteopatia: hezur, artikulazio, giharrei… zuzendua: neuralgiak, bihurrituak, kapsulitisak, bursitisak, faszitisak, meniskoko arazoak, tendinitisak, luxazioak, gainkargak, kontraktura muskularrak, fibra-hausturak, kondromalazia, artrosia, artritisa, protusio eta hernia diskalak, ziatikak, zerbikalgiak, dorsalgiak, lumbalgiak, sacroileitisak, eskoliosiak, sifosiak, hiperlordosiak, latigazo zerbikalak, tortikolisak, karpoko kanalaren sindromea, etb.
 
  • Organoen osteopatia: organoen mugimendua berreskuratzea du helburu eta honako arazoak tratatu daitezke: idorreria, beherakoa, heste minberaren sindromea, digestio astunak, hiatoko hernia, hilekoaren sindromea eta urdail, gibel, giltzurrun, arnas aparatu eta ginekologia arazoak.
 
  • Garezurreko osteopatia: garezurra hezur ezberdinez osatua dago, eta beraien artean egon beharreko mugimendua berreskuratzea da oinarria, honela, zain, nerbio etab.-en zeharbideak askatuz.
 
Hemen sartuko lirateke mandibulako arazoak, buruko minak, otitisak, trigeminoko neuralgia, aurpegiko paralisia, bertigoak, zorabioak, migrainak, belarriko zaratak, sinusitisak, begietako arazoak…
 
​
OSTEOPATIA
​
Gorputza bere osotasunean lantzen duen esku-terapia bat da; hezur, gihar, organo, garezur, nerbio-sistema zein gorputzeko beste edozein atal elkarrekin erlazionatzen direlako.
Fisioterapiaz gain, osteopatiak gorputzeko diagnostikoa eta tratamentua osotasunean egiten ditu. Minaren jatorria aurkitu behar da, kasu batzuetan min hori eragiten duena beste nonbaitetik datorrelako, adibidez: digestio aparatuko arazoak gerriko minak ekar ditzake, gibeleko arazoak bi eskuetan tunel karpianoa eragin dezake, ibilera desegoki batek aldakako mina sortu dezake…

LIROA fisioterapia osteopatia zentrua

Jausoro 1

20720 Azkoitia

Tel: 943 50 43 29     Mobila: 688 728 401  (Whatsapparekin)

liroazentroa@gmail.com

​

​

​

© 2017an LIROA-k sortua Wix plataformarekin      Lege oharra eta Cookien erabilera

bottom of page